Itxi

Ekonomia

Krisiaren aurrean

''Egitasmo integral bat'' eskatu dio LAB sindikatuak Jaurlaritzari

Erredakzioa

Arlo publiko eraginkorra, kalitatezko enpleguak sortzea, gizartearen babesa bermatzea eta sindikatuek parte hartzea dira sindikatuaren ustez jarraitu beharreko eredu berriaren oinarriak.

Patxi Lopez lehendakariaren aholkulari taldea "orain publikoa egin den gizarte elkarroizketaren irudia" dela salatu du Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari orokorrak.

Krisiaren kontrako neurriak premiazkoak direla deritzo LAB sindikatuak eta egoera horren aurrean ''''egitasmo integral bat'''' eskatu dio sindikatuak Eusko Jaurlaritzari.

LABen esanetan, lau zutabe nagusi lituzken eredu berri bat sortzea litzateke helburua. Alde batetik arlo publiko eraginkorra, kalitatezko enpleguak sortzea, gizartearen babesa bermatzea eta sindikatuek parte hartzea.

LABen arabera, Jaurlaritzak bizkarra eman die langileei, eta enpresarien mesederako soilik egiten duela lan.

Horretaz gain, Jaurlaritzaren elkarrizketa soziala zer izango den ''''alholkulari talde'''' berriak erakusten duela esan du sindikatuak.