Mundua
Alemaniar baten heriotzagatik
Videlaren kontrako atxilotzeko agindua eman du Alemaniak
Erredakzioa
Dikatadura-garaian egindako gizateriaren aurkako delituengatik hainbat auzi ditu argitzeke Argentinan. Laster 30 gizahilketengatik epaitua izango da.
Jorge Videla Argentinako presidente ohia atxilotzeko agindua eman du Nurembergeko auzitegiak (Alemaniako hegoaldea) diktadura-garaian desagertutako alemaniar baten heriotza egotzita.
2008an Alemaniako justiziak auzia artxibatu zuen Argentinak Videlaren estradizioa ukatu ostean, eta iaz Alemaniako justiziak auzia berriro zabaltzea erabaki zuen Thomas Stawowioken gorpuzkiak Argentinan aurkitu ondoren.
1990an, besteak beste, Videlaren eta Emilio Masseraren aurkako diligentziak hasi zituen Nurembergeko Fiskaltzak. Orduan, Elizabeth Kässemann eta Klaus Zieschan alemaniarrak desagertu ziren. 2004an Estawowiken auzia batu zitzaien aurreko biei.
Videla generala (84 urte) 1976tik 1981era Argentinako presidentea izan zen. Garai horretan erresistentziako hiru kide alemaniarrak desagertu ziren.
Dikatadura-garaian egindako gizateriaren aurkako delituengatik hainbat auzi ditu argitzeke Argentinan. Laster 30 gizahilketengatik, 552 desagerturengatik eta 264 tortura kasurengatik epaitua izango da.
2008an kartzela militar batera eraman zuten.