Gizartea
OMEren arabera
A gripeak 14.000 hildako baino gehiago utzi ditu munduan
Erredakzioa
Afrika iparraldean, Asiako hegoaldean eta Ekialdeko Europako eskualde batzuetan A/H1N1 birusaren transmisioak handiagoa jarraitzen du izaten, Osasunaren Mundu Erakundearen esanetan.
588 hildako gehiagorekin dagoeneko A gripeak 14.142 biktima utzi ditu munduan, apirilaren 26an alerta ezarri zutenetik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gaur jakinarazi duenez.
Azken zenbaketaren arabera, Afrikan ez da hildakorik izan eta 131 biktima izan dira orain arte; Amerikan 78 hildako gehiago izan dira eta guztira 7.094; bitartean Asiako hego-ekialdean 77 biktima gehiago zenbatu dituzte eta guztira 1.366 hildako eragin ditu pandemiak.
Bestalde, birusak 64 hildako gehiago eragin ditu Pazifikoan, guztira 1.511. Europan, 3.099 heriotza zenbatu ditu OMEk, 321 gehiago, ondorioz, A gripeak gehien kolpatu duen kontinentea da.
Iragan astetik pandemiaren egoerak ez du aldaketarik izan. Afrika iparraldean, Asiako hegoaldean eta Ekialdeko Europako eskualde batzuetan birusaren transmisioak handiagoa jarraitzen du izaten, baina egoerarik zailena 2009ko urriaren amaieratik azaroaren amaierara arte bizi izan zen eta ordutik gaixotasunak behera egin du ipar hemisferioan.
Europan pandemia mantendu egiten da mendebaldean, erdialdean eta hego-ekialdean, baina eraginak behera egiten jarraitzen du edo baxu dago herrialde gehienetan. Transmisio tasarik handiena duten herrialdeak Polonia, Austria, Estonia, Errumania, Hungaria eta Moldavia dira. Orokorrean, A gripearen eraginak % 20 egin zuen behera Europan, azaroan % 45ekoa zenean.