Gizartea
Interneten
Gazte bat atxilotua, biktimek sare sozial batean ezagutu ostean
Erredakzioa
Hiru gaztek adingabeko talde bati lapurtu zioten Getxon; ondoren, adingabeak lapurretako bat identifikatu zuten Interneteko sare sozial baten bidez.
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du adingabeko talde bati lapurtzeagatik. Biktimak lapurretako bat identifikatzea lortu dute Interneteko sare sozial baten bidez, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Gertaera urtarrilaren 2an gertatu zen Getxoko lorategi batean, Neguriko metrotik gertu. 15 eta 16 urte bitarteko gazte talde batek adintxikiko talde bati lapurtu zion orduan.
Ertzaintzak biktimak identifikatutako gaztea atxilotu du. Eta hortik aurrera, beste bi lapurrak atxilotu ahal izan dituzte.