Itxi

Mundua

Nazioarteko terrorismoa

Londresek alarma maila igo du mehatxu terroristaren beldur

Erredakzioa

Afrikan atxilotutako Al Kaidako hainbat milizianok egindako galdeketetan adierazi dutenez, talde terrorista Erresuma Batuaren kontrako atentatuta prestatzen ari da.

Britainiar Gobernuak alarma maila igo du atentatu terrorista baten beldur. Ustez, Al Kaidak Detroitera zihoan hegazkinaren antzeko atentatu bat prestatzen ari da Erresuma Batuan, adierazi du CBS amerikar kateak.

Afrikan atxilotutako Al Kaidako hainbat milizianok galdeketetan esandakoaren arabera, talde terrorista Erresuma Batuaren kontrako atentatuta prestatzen ari da, adierazi du Ameriketako Estatu Batuetako segurtasun zerbitzuetako iturri batek.

Oraindik ez da ezagutzen zein herri izango den erasoaren helburua. Estatubatuar gobernuak mehatxua seriotzat hartu du eta Erresuma Batura bidali du informazio guztia.

Alan Johnson britainiar Barne idazkariak adierazi duenez, bere gobernuak alerta maila igotzea erabaki du, bigarren mailako alerta ezarriz.

"Eraso terrorista bat egoteko aukera altua den arren, ez dago berehala erasoren bat jazoko den zantzurik", adierazi du Johnsonek agiri batean.