Itxi

Gizartea

Airelinea

Air Comet-ek beti "legea bete" duela ziurtatu du

Erredakzioa

Konpainiaren arabera, abenduaren 21ean txartelen salmenta eten egin behar izan zuen "bere borondatearen kontra" eta epailearen erabakiaren ostean milaka bidaiari lurrean utzi zituen.

Air Comet-ek ziurtatu duenez, "legea beti bete egin du" eta abenduaren 21ean txartelen salmenta eten egin behar izan zuen "bere borondatearen kontra" eta epaile britainiarraren erabakiaren ostean milaka bidaiari lurrean utzi zituen.

Konpainiak horrela defendatu du bere burua, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak salaketa egitea erabaki duenean, ustez, airelineak iruzurra egin zuelako.

Ministerio Publikoak erabaki hori hartu zuen Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak kontsumitzaileen erakundeen salaketa bertan behera uzterakoan.

Konpainiak dioenez, Air Comet-ek bertan behera utzi zituen hegaldiak eta bidaiariak epaile britainiarraren erabakiaren ondorioz.

Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidentea eta airelineako jabea da, eta bere iturriek adierazi dutenez, konpainiak ez ditu "inoiz" txartelik saldu operazioen amaieraren ondoren eta ez dio "inori iruzurrik egin".