Itxi

Gizartea

Urte bat Marta gabe

Urte bat bete da Marta del Castillo desagertu zenetik

Erredakzioa

Marta desagertu zenetik urte bat pasatu denean Sevillako Fiskaltzak eta akusazio partikularrak gorpurik egon ez arren kondena bat egotea posible dela uste dute.

Gaur, urtarrilak 24, urte bat bete da 17 urteko Marta del Castillo desagertu zenetik. Justiziaren eta gizarte zein material ahaleginak ez dira nahikoak izan gaztearen gorpua aurkitu eta hori erabakigarria izango da bost akusatuak zigortu edo kargurik gabe uzteko orduan.

Miguel C.D. ustezko hitzaileak bere neska lagun ohia hil zuela aitortu zuen. Une horretatik aurrera, 200 tekniko eta militar baino gehiago aritu ziren gorpuaren bila Guadalquivir ibaian. Ondoren, hilabete eta erdi bitartean, zabortegi batean eta Camaseko (Sevilla) lubaki batean bilatu zuten gaztearen gorpua, baina emaitzarik ez.

Sevillako Fiskaltzak eta Martaren gurasoek osatzen duten akusazio partikularrak gorpurik egon ez arren kondena bat egotea posible dela uste dute. Horretaz gain, egoera "akusatuentzako abantailarik ez dela" uste dute. Dena den, defentsa egiten ari diren abokatuek "kasuaren gakoak irtenbiderik jarraitzen" dutela jakinarazi dute.

Oroimenak "pilatzen dira"

Antonio Castillo Martaren aitak adierazi duenez, azken urtean gertatutakoa "infernua" izan da eta poliziaren "akatsak" deitoratu ditu. Horretaz gain, adin nagusiko lau inputatuei egingo zaien epaiketan justizia eskatu du Martaren aitak.

Bere alaba desagertu zenetik urte bat pasatzean oroimenak "pilatzen" direla esan du Antoniok, familiak "oso urte gogorra" pairatu baitu.

Akusatuak

Miguel C.D. eta Javier G.M. akusatuei Marta bortxatzea eta hiltzea leporatu diete. Orain, kartzelan dagoen bakarra Miguel da, Javier Adingabearen Legeak arautzen duen kartzelan sartzeko agindu maximoa bete baitu.

Samuel B.P. abenduan irten zen kartzelatik eta Miguelen anai nagusia, Francisco Javier D.M. soilik hiru hilabete eman zituen kartzelan.