Itxi

Politika

EPPK

Presoek gose greba hasi dute, protesta ekimenaren baitan

Erredakzioa

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Espainiako eta Frantziako estatuetako kartzeletan egingo ditu protestak kartzela-politika salatzeko.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) gose grebari ekin dio gaur, Gara egunkariak aurreratzen duenez. Frantziako eta Espainiako estatuetako espetxeetan ekin diote protestari, besteak beste, estatus politikoa aldarrikatzeko. Gose greba horren aurretik, itxialdiak egin zituzten presoek urtarrilaren 11tik 15era.

2010rekin batera hasi duten protesten katean beste bat da gaur hasi den gose huelga hori. Ostiralean amaitu zuten itxialdia eta lekukoa baraualdiak hartu dio.

Gara egunkarira bidali duten oharrean diote ez dutela presoen sakabanaketa eta isolamendurik onartzen.

Era berean, presoen kolektiboak gogoratzen du urtarrilaren 18an bete zela urtebete Jon Anza desagertu zela. Anza non den galdetzen du bere agirian eta jakinarazi du, hilabetero, 18an, greba eguna deitu dutela presondegietan.