Politika
Udal-hauteskundeak
Batasuna eta EA elkarrekin aurkeztea ekiditea eskatu du PPk
Erredakzioa
Leopoldo Barredaren ustez, EAk bere siglak ezker abertzaleari uzteko asmoa du, Alderdien Legea "saihestu" eta "ETA-Batasunari hauteskundeetan parte hartzea errazteko".
"ETA-Batasuna hauteskundeetan eta instituzioetan egon ahal izateko", Alderdien Legea "saihestearen" helburuarekin, EAk bere siglak ezker abertzaleari uztea ekiditea eskatu dio Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramaleak Gobernuari eta Fiskaltzari.
Barredaren ustez, EA eta ezker abertzalea hauteskundeetara elkarrekin aurkeztea "ETAri mesede egiteko siglak ematearen keinua" besterik ez da.
PPko bozeramalea legea aldatzearen alde agertu da, "legeari egin nahi dioten iruzur" hori saihesteko.