Gizartea
Epaitegien aurrean
Barakaldon kanpatu dira 103 familien kaleratzea salatzeko
Erredakzioa
Zenbait kolektibok "Udalak laguntza sozialak % 50ean murriztu dituela" salatu dute, "krisiak gehien kaltetu dituen familiak pobrezian utziz".
Barakaldoko zenbait kolektibo eta elkarte epaitegien aurrean kanpatu dira 103 familia auzokideen kaleratzea salatzeko, ezin izan baitituzte hipotekak eta alokairuak ordaindu 2009. urteko lehenengo sei hilabetetan.
"Hori gertatzen den bitartean Barakaldoko Udalak krisi ekonomikoak kaltetutako familiei zuzendutako laguntza sozialak % 50ean murriztea erabaki" duela kritikatu dute kolektiboek.
"Krisiaren kalteak zorroztu egin dira gure herrian eta Barakaldoko Udalak ez du ezer egin hori saihesteko, krisiak astindu dituen familiak pobrezia hutsean utziz", salatu dute.
Iragan urtean Barakaldoko 100 familia ingururi laguntza soziala ukatu egin zieten aurrekontu faltagatik, ziurtatu dute kolektiboek.