Gizartea
Immigrazioa
Torrejon de Ardozek behartuta erroldatu beharko ditu etorkinak
Erredakzioa
Udalak (PP) Estatuko abokatutzaren ebazpena betetzea erabaki du, eta etorkin guztiak erroldatu beharko ditu. Ez du erabakiarekin bat egiten eta "patera etxebizitzei" aurre egiten jarraituko du.
Torrejon de Ardozeko (Madril) Udalak (PP) Estatuko Abokatutzaren ebazpena betetzea erabaki du eta etorkin guztiak erroldatzera behartuta dago. Udalak ez du ebazpenarekin bat egiten, eta ohartarazi du, dena dela, "patera exebizitzei" aurre egiten jarraituko duela.
Halaxe adierazi du Torrejon de Ardozeko Udalak prentsa-ohar batean. 20 metro koadrotik beherako etxeetan bizi zirenei edo turista bisa dutenei errolda debekatzeko araua "kentzera behartuta dago Udala.
Torrejon de Ardozeko Udalak, hala ere, ohartarazi du "patera etxebizitzen" kontra egiten jarraituko duela eta Espainiako Gobernuari eskatu dio egoera horiek arautzen dituzten legeak alda ditzala eta diru-laguntza gehiago eman ditzala etorkinak gizarteratzeko.
Udalak gogora ekarri duenez, azken 7 urteetan immigrazioak "gainezka" egin du herritarren % 20ra iritsi arte, eta Madrilgo Erkidegoko 100.000 biztanletik gorako hirien artean, portzentaia altuena du.
Udalak uste du horrek bizikidetza arazoak sortu dituela, zeren 20 pertsonatik gora bizi dira zenbait etxebizitzatan "oso bizi baldintza txarretan".
"Torrejon de Ardoz ez da inoiz arrazista eta xenofoboa izan", adierazi du Udalak eta gaineratu du hiria beti izan dela "solidarioa" atzerritarrekiko eta "aitzindari" gizarteratze politiketan.
Era berean, alor horretara bideratutako diru kopurua % 70 hazi dela azpimarratu dute Torrejoneko agintariek.