Ekonomia
Ekonomia aurreikuspena
2010ean 7.000 enplegu galduko dira Bizkaian, Cebeken ustez
Erredakzioa
Gainera, Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioak ekonomiaren % 0,1 eta 0,3 arteko hazkundea espero du.
2009ko Bizkaiko ekonomiaren analisia eta datorren urterako ekonomia aurreikuspen aurkeztu du gaur Jose Maria Vazquez Eguskiza Cebekeko presidenteak. Eguskizaren hitzetan, "2009aren bukaeran gertatutakoaren antza handia izango du 2010. urteak".
Azken adierazle ekonomikoak kontutan hartuta, Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioak "susperraldi ekonomikoa zentsu hertsian hainbat urte barru" gertatuko dela dio. "Susperraldia motela" izango da.
Gaur Cebekek aurkeztutako datuen arabera, iaz Bizkaiko ekonomiak % 3,3 hazi zen. 2010ean "ez da ia hazkunderik egongo", % 0,1 eta % 0,3 arteko hazkundea, alegia.
Enpleguari dagokionez, 2009an 17.500 enplegu galdu ziren, eta 2010ean 6.000 eta 7.000 enplegu galduko direla aurreikusi dute. Galdutako enpleguen % 50 industrian galdu ziren eta beste % 28 eraikuntzan.