Politika
Polizia-operazioa
Terrorismoaren Kontrako Ertzaintzaren Taldearen lehenengo operazioa
Erredakzioa
ETAko ustezko bost kideren atxiloketa izan da Patxi Lopez Jaurlaritzara iritsi zenetik Ertzaintzak komando baten kontra egin duen lehenengo polizia-operazioa.
Ertzaintzak azken orduotan ETAko ustezko komando baten kontra egin dituen bost atxiloketak EAEko Poliziak ETAren kontra egin duen lehenengo polizia-operazioa da Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzara iritsi zenetik.
Rodolfo Ares buru duen Herrizaingo Sailak Ertzaintza berregituratu zuen ETAren kontrako borroka indartze aldera, eta horren barruan Terrorismoaren Kontrako Taldea eratu zuten.
Ertzaintzak ETAren kontra egin zuen azken operazioa 2009ko martxoaren 1ean izan zen, EAEko hauteskunde egunean. Orduan, Ertzaintzak ETAren talde bat desegin zuen Hernanin, 2008an Gipuzkoan hainbat atentatu egitea leporatuta.