Itxi

Bitxikeriak

AEB

Obama epaimahai bateko kide izatetik libre geratu da

Erredakzioa

Auzitegi batetik era automatizatuan zitazio bat bidali diote AEBetako presidentearen etxera. Obama libre geratu da nahiko lanpetuta baitago, Etxe Zuriko iturrien arabera.

Barack Obama AEBetako presidenteak Cook konderriko (Illinoisen) auzitegi baten zitazioa jaso du aste honetan egingo duten epaiketa baten epaimahaiko kide izateko. Ohar horiek era automatizatuan bidaltzen dira eremuko biztanleen etxeetara.

Etxe Zuriak Obama AEBetako presidentea dela eta oso lanpetuta dabilela azaldu die auzitegiko funtzionariei, eta herritarren betebehar hori betetzetik libre utzi dute.

AEBetako presidente bat epaimahai bateko kide izateko deitu egiten duten lehen aldia ez da. Obamaren aurrekaria, George W. Bushek ere horrelako zitazio bat jaso zuen 2006. urtean, McLennan konderriko epaitegi batetik, Texasen, baina azkenean ez zuen epaiketan parte hartu.