Politika
ETAk hil zuen
Omenaldia egin diote Ramon Diaz sukaldariari Donostian
Erredakzioa
Loiolatarra Kirol Elkarteko kidea zen, eta, urtero bezala, omenaldia egin diote, ETAk erahil zuten tokian bertan.
Bederatzi urte bete dira gaur ETAk Ramon Diaz Donostiako Itsas Komandantziako sukaldaria hil zuenetik.
Loiolatarra Kirol Elkarteko kidea zen, eta, urtero bezala, omenaldia egin diote, erahil zuten tokian bertan.
Senideekin eta lagunekin batera Donostiako hainbat zinegotzi eta Marixabel Lasa, Eusko Jaurlaritzako biktimen bulegoko arduraduna izan dira bertan.
Ramon Diaz sukaldaria Loiola auzoko kale horretan hil zuten duela bederatzi urte. Taberna batean lagunekin gosaldu ostean, kotxea hartu eta bertan jarritako bonba lapak eztanda egin zuenean.
Ordutik, kirol elkarteak, lagunek eta senideek omenaldia egiten diote urtero. Goizeko 8:00etan hil zuten tokian egiten diote, eta gaueko 20:00etan, toki berean.