Teknologia
Segurtasuna urratu dute
TechCrunch blokeatu dute Applen Tablet berria erakusteagatik
Erredakzioa
Ordenagailu berriak 10 eta 11 hazbete arteko ukipen-pantaila izango du eta bere tamainak konpainiaren MacBooken antza izango du.
Teknologian espezializatutako TechCrunch webgune estatubatuarra "hackeatu" dute gaur gauean. Erabiltzaileak bertara jotzen badu, eraso egin dietela eta bloga berriz ere martxan jartzeko lanean ari direla esaten duen mezu bat azaltzen da.
Twitter bitartez jakin denaren arabera, TechCrunchek Applek bihar aurkeztuko duen ordenagailu berriaren argazki bat argitaratu du eta oraindik ezagutu ez diren agente batzuek webgunea blokeatu dute. Helbidea sartzerakoan, mezuak horrela dio: "TechCrunchen segurtasunean arazoak izan dira. Arazo hori identifikatzen saiatzen ari gara eta lehenbailehen zerbitzua normaltasunera itzultzen saiatuko gara".
Applen Tablet berriak 10 eta 11 hazbete arteko ukipen-pantaila izango du eta bere tamainak konpainiaren MacBooken antza izango du. Applek hainbat urte daramatza gailu berri honen garapenean. Hainbat aldiz eten den prozesu hori konpainiako Steve Jobs kontseilari delegatuaren helburu nagusi bihurtu da.