Itxi

Mundua

Clintonek parte hartu dezake

Brownek eta Cowenek negoziaketekin jarraitzen dute Ulsterren

Erredakzioa

Lehen ministro britainiarra eta irlandarra Belfasten bildu dira bigarren egunez Ulsterreko krisia konpontzeko. Baliteke AEBetako Estatu idazkariak ere parte hartzea.

Gordon Brown lehen ministro britainiarra eta Brian Cowen agintari irlandarra bildu egin dira berriro, bigarren egunez&' || 'nbsp;Belfasten, unionisten eta errepublikarren arteko akordio ahula salbatzen saiatzeko. ''The Times'' egunkariaren arabera, baliteke Hillary Clinton AEBetako Estatuko idazkariaren parte hartzea beharrezkoa izatea egoera konpontzeko.

Krisia gaindituko dela uste osoa dute, atzo arratsaldean Londresen bildu eta gero egindako adierazpenen arabera.

Peter Robinson Ulsterko Alderdi Unionista Demokratikoaren (DUP) buruzagiarekin eta Martin McGuiness Sinn Feineko ordezkariarekin bildu dira Brown eta Cowen.

DUP alderdiak eta Sin Feinnek ez dute Justizia eta Barne Arazoetako eskumenak transferitzeko egutegiaren inguruan akordiorik lortu. Egun, Londresek kudeatzen ditu.