Itxi

Politika

Bosgarren saioa

Lekukoek eta perituek deklaratuko dute gaur Egunkariaren epaiketan

Erredakzioa

Nerea Azurmendi egunkariaren zuzendariorde izan zenaren deklarazioarekin hasi da saioa. Gero, perituen txanda izango da, polizia-operazioan parte hartu zuten guardia zibilak tarteko.

Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako epaiketaren bosgarren saioa hasi da gaur Auzitegi Nazionalean 10:00etan. Gaur defentsaren lekukoek eta perituek deklaratuko dute gaurkoan.

Madrilgo Auzitegi Nazionaleko akusatuen eserlekuan eseri dira gaur ere Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Olega Egunkariaren kontrako epaiketan auzipetuak.

Defentsak uko egin dio Luzien Etxezaharreta, Aingeru Epaltza eta Jose Luis Lizundiaren lekukotzei, eta hori jakinarazi ondoren, Nerea Azurmendi Euskaldunon Egunkaria-ren zuzendariorde ohiak deklaratu du.

Lekuekoen txanda amaitzen denean, perituek erantzun beharko dituzte galderak. Horietako asko egunkaria itxi zuen polizia-operazioan parte hartu zuten guardia zibilak dira.

Astelehenean hasi zen ''Egunkaria auzia''ren bosgarren saioa, eta hasiera batean, gaur geratu behar zuen epaiaren zain epaiketak, baina astelehen arratsaldean eta atzo auzi saioak bertan behera geratu ziren AVT elkarteko abokatuaren ama hil zelako.