Itxi

Ekonomia

Hirietarako auto elektrikoak

Arabako enpresa talde batek ibilgailu elektrikoak egingo ditu

Erredakzioa

Massachusettseko teknologia institutuarekin akordioa sinatu dute auto berezi hauek egiteko.

Arabako enpresa talde batek (Afypaida taldea, Epsilon Euskadi, Denokinn) Massachusettseko teknologia institutuarekin akordioa sinatu dute auto elektrikoak egiteko.

Izan ere, erabat berritzailea izango den hiri ibilgailu elektrikoa diseinatzen ari dira Miñaoko parke teknologikoan. Motorra ezezik, dena du elektrikoa.

Autoak ''Hiriko'' du izena, eta tolestu ahal izango da, arduradunek jakinarazi dutenez. Izenak berak dioenez, hirian ibiltzeko dago pentsatuta.

Euskadi osoa autogintzaren puntan jarriko duen egitasmoa dela esan du Jesus Etxabek, Afypaidako buruak. Izan ere, ibilgailua egiteaz gain, azpiegitura guztia ere euskal enpresen kontu izango da.

Ezaugarriak

Ibilgailuaren gurpilak norabide guztietan mugi daitezke. Bolanteaz zein joystikaz gidatu ahal izango da, eta aparkatzeko orduan, tolestu egingo da.

Aurkezpena egin duen enpresa taldeak dioenez, beste gauza askotan ere izango da aitzindari: moduloka ekoitziko dute, munduan edozein tokian muntaketa egiteko gero.