Gizartea
Erasoaren ondoren
Des-kontrol taldeko kideak Radio Euskadin izan dira
Erredakzioa
Joan den ostiralean kontzertu bat hasi aurretik, skin itxurako hainbat gaztek berunezko borrekin eta burdinezko eskuko armekin jipoitu zituzten taldekideak. Radio Euskadin kontatu dute gertatutakoa.
Des-Kontrol taldeko kideak Radio Euskadiko Graffiti saioan izan ziren atzo joan den ostiralean pairatu zuten erasoaren ondoren.
Skin itxura zuten 60 lagun inguruk Arrasateko taldekideak jipoitu zituzten Barakaldoko San Bizente auzoko jaietan, kontzertu bat eman aurretik.
23:00ak aldera egingo zen kontzertua hasi aurretik, skin itxurako hainbat gaztek berunezko borrekin eta burdinezko eskuko armekin jipoitu zituzten taldekideak.
Liskarraren ondorioz taldekide bat San Eloy ospitalere erama zuten buruan ebakia zuelako. Beste kide batek, ordea, besoa apurtuta du.
Taldearen arabera erasoaren errudunak ezkerreko jarraitzaileak izan dira Des-Kontrolen jarrera zalantzagarria dela esan dutelako eta talde naziekin harremana izatea leporatzen dietelako.
Arrasateko taldeak, ordea, akusazioa ezeztatu du eta Bizkaira etortzen diren bakoitzean liskarrak dituztela esan dute. Era berean, erasotzaileen jarrera "justifikaezina eta epaitu beharrekoa" dela esan dute.