Itxi

Mundua

Inbestidura ekitaldia

Porfirio Lobok Honduraseko presidente kargua hartu du

Erredakzioa

Manuel Zelayaren aurkako Estatu kolpearen ostean, Honduras krisi politiko sakonean egon da zazpi hilabetetan.

Alderdi Nazionaleko Porfirio Lobo (62 urte) nekarazitzako enpresaria Honduraseko presidentea izango da datozen lau urteetan. Manuel Zelayaren aurkako Estatu kolpearen ostean, Honduras krisi politiko sakonean egon da zazpi hilabetetan.

Kargua hartu baino lehen, Roberto Micheletti aurreko Honduraseko presidenteak bere Gobernua "arrakastatsu" bukatu dela esan du.

Nazioarteak presioa egin arren, Michelettik uko egin zion Presidentzia uzteari.

Joan den ekainaren 28an Kongresuak Micheletti jarri zuen presidente bezala, militarrek Manuel Zelaya postutik kendu eta gero. Zelayak herri-kontsulta egin behar zuen egun horretan Batzar Konstituziogilea sustatzeko.

Zelaya (Alderdi Liberala) kargutik kendu eta gero, krisi politiko eta ekonomiko sakona eragin zen Hondurasen.