Itxi

Mundua

Iruzkina New Yorketik

Obamak baikortasuna agertzen jarraitzen du

Olatz Arrieta

New York

AEBetako presidenteak argi utzi du berriro irudiaren erregea dela Batasunaren Egoerari buruzko hitzaldian.

POTUS (President of the United States) 71 minutuz aritu da hitz egiten bere lehengo SOTUS (State of the Union Address) hitzaldian. Hain denbora luzean atentzioa mantentzea ez da erraza, Obamak hizlari bikaina dela erakutsi du behin ere: pasioa, haserrea, poza, sarkasmoa, frustrazioa......sentimentu guztiak erakutsi ditu Kongresuko bi ganbaren aurrean.

Baina Estatu Batuetako hainbat adituren arabera, eduki aldetik probe xamarra izan da hitzaldia. Ekonomia, lanpostuak sortzea helburu nagusia omen du 2010erako, orain arte gertatutakoaren inguruan Mea culpa ere bota du, Kongresuri errieta egin dio, baina agindutako aldaketa ez omen du ahaztu eta aldaketa badatorrela agindu du, behin ere.

Adalketen alorrean nobedade bakarra: Pentagonoan homosexualen aurkako "don''t ask don''t tell" delako diskriminazio politika kentzeko lanean hasiko dela aurten, hauteskunde kanpainan presidentzian zegoela lehenengo urtean egingo zuela agindu zuen, bigarrengoa izango da. Agindutako aldaketa hau badator, berandu bada ere.

Gobernuan egin duen lehenengo urtebetetzean gauza pare bat ez dira aldatu: Obamak baikortasuna saltzen du eta irudiaren erregea izaten jarraitzen du. Korbata gorria marra zuriekin, atzealdean Estatu Batuetako bandera zurigorria zuela.