Itxi

X-kimuak-X

2009ko katalogoa

Kimuakeko film laburrak, Bilbon, EITBren egoitzan

Erredakzioa

Gaur, aukeratutako zortzi film laburrak ikusi ahal izango dira EITBren egoitzako Multibox aretoan. Ekitaldira joateko, gonbidapena eskatu behar da filmlaburrak@eitb.com helbide elektronikora idatzita.

Iazko euskal film laburren aukeraketa bat eskainiko da EITBren Bilboko egoitzan, Multibox aretoan, gaur. Proiekzioa 20:00etan hasiko da eta ondorengo film laburrak izango dira ikusgai: Oriana Alcaine eta Alejandra Marquez egileen 5 recuerdos, Koldo Almandozen Ahate pasa, Telmo Esnalen Amona Putz!, Iban del&' || 'nbsp;Camporen Dirty Martini, Anartz Zuazuaren Él nunca lo haría, David Gonzalez Rudiezen Los que lloran solos, Nacho&' || 'nbsp;Vigalondoren Marisa eta Jorge Riveroren La presa.

Kimuakeko edizio honetan, inoiz baino film labur gehiago jaso dituzte arduradunek. Iaz, 52 film labur jaso zituzten, aurreko ekitaldi guztietan baino gehiago. Bi genero nabarmentzen dira aurtengo katalogoan: komedia eta dokumentala. Drama, animazioa eta beste hainbat genero, berriz, katalogotik kanpo gelditu dira. Aukeratutako bi film labur euskaraz filmatuta daude eta bat ingelesez.