Itxi

Ekonomia

Balantzea

Gizarte Segurantzaren superabita % 41 murriztu zen 2009an

Erredakzioa

Gastuak hazi direlako eta Gizarte Segurantzak urtebetean 727.473 afiliatu galdu zituelako gutxitu da hainbeste superabita.

Gizarte Segurantzaren superabita % 41,07 murriztu zen iaz, 2008aren aldean, 8.501,83 milioi eurora iritsi arte, Barne Produktu Gordinaren % 0,81era iritsi arte, alegia.

Superabit horretara iristeko, Gizarte Segurantzak 123.464,28 milioi euro jaso zituen, urtebete lehenago baino % 0,63 gutxiago. Baina, 114.962,45 milioi euroko gastua izan zuen, aurreko urtean baino % 4,8 gehiago, Octavio Granado Gizarte Segurantzaren Estatu idazkariak behin behineko datuetan oinarrituta jakinarazi duenez.

Gastuak hazi direlako eta Gizarte Segurantzak urtebetean 727.473 afiliatu galdu zituelako gutxitu da hainbeste superabita.