Bitxikeriak
Erresuma Batuan
Heavy metala erlijio izateko kanpaina jarri dute martxan
Erredakzioa
Ekimena Facebook bitartez eman dute ezagutzera. Orain arte, 10.000 pertsona inguru batu dira.
Rock gogorra erlijio ofiziala izateko kanpaina bat martxan jarri dute heavy metal musika zaleek. Orain arte, 10.000 pertsona inguru batu dira.
Ekimena Facebook bitartez eman dute ezagutzera. Helburua, musika mota honen jarraitzaileei hautesle-erroldan beraien erlijioagatik galdetzen dietenean heavy metal idaztea da.
Hautesle-erroldaren azken kanpainan ere, antzeko ekimen bat egin zuten. Guztira, 390.000 pertsonek Jedi erlijioa zutela adierazi zuten, Galaxietako Gudetako filmetako sinesmena, hain zuzen ere.