Politika
Elkarrizketa ETBn
Maneiroren ustez EAJk ez dio Eusko Jaurlaritzari ezer emango
Erredaikzioa
UPyDko buruzagiak adierazi duenez, EAJren helburua "Eusko Jaurlaritza jauzi arte egurra ematen jarraitzea" da eta Jaurlaritza beste talde politikoekin "beharrezkoa denean" gogoan dituela esan du.
Gorka Maneiro UPyD parlamentariak adierazi duenez, EAJk ez dio Eusko Jaurlaritzari ezer emango eta jeltzaleen helburua "Eusko Jaurlaritza jauzi arte egurra ematen jarraitzea" da. ETBn eskainitako elkarrizketa batean Maneirok EAJren oposizioa aztertu du.
Bestalde, Patxi Lopezen Gobernua UPyD eta beste talde politikoekin soilik "beharrezkoa denean" gogoan dituela esan du "gai zehatz batzuetan PPrekin burdinezko paktu bat duelako". Bere ustez, "Gobernuak eta lehendakariak duen arazo nagusietako bat gobernatzeko dituen konplexuak dira".
Bestalde, Gernikako Autonomia Estatutuaren inguruan, Estatu federal bat sortzeko pausuak eman behar direla esan du Maneirok, autonomia hobeagoa lortzeko, eta ez autonomia gehiago.