Gizartea
Balizko lekualdatzea
EAJ: "Ez du zentzurik 'Guernica' Pradora lekualdatzeak"
Erredakzioa
Alderdi jeltzaleak hizpide hartu ditu hala artelana Padro museoara lekualda lezaketela dioten informazioak.
EAJk adierazi du ez duela "zentzurik" Guernica Pablo Picassoren artelana Reina Sofia museotik Pradora lekualdatzeak, "Euskadin egon behar baita".
Prentsa ohar batean, Aitor Esteban kultura gaietarako alderdi jeltzaleak duen diputatuak hizpide hartu du gaur egunkarietan agertzen den informazioa. Izan ere, Pradoko zuzendariak artelana nahi duela publikatu dute zenbait hedabidetan.
Horren ildotik, Estebanek gogorarazi du "lekualdatzea eskatu dugunean" erantzuna berdina izan dela beti: "Hondatuta dagoela eta lekualdatzea ez dela segurua". Horrenbestez, orain Euskadira eramatea exijitu du, "koadroa paketatu eta gero berdin diolako 400 metro zein 400 kilometro mugitzea".
Diputatu jeltzaleak "arte garaikidearen abangoardian" dagoen museo batera eramatearen alde egin du, Bilboko Guggenheimera kasu, "arte modernoan Estatuko inportanteena" baita.