Itxi

Ekonomia

Munduko Ekonomia Foroa

Krisiari aurre egiteko euroaren sendotasuna defendatu du Zapaterok

Erredakzioa

"Klub indartsua" denez, "herrialde bat berak ere" ez diola euroari uko egingo azpimarratu du. Bihar bere gobernuak defizita jaisteko herstura plana eta Gizarte Asegurantzako aldaketak onartuko ditu.

XIV. Munduko Ekonomia Foroaren mahai-inguru batean Davosen (Suitzan), Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea, Espainiaren defizit altuak eta langabeziak eragindako kritikei erantzun die.

Euroguneak jasandako erasoak gaitzetsi ditu Zapaterok eta moneta bakarraren kluba "indartsua" denez, herrialde gehiagok etorkizunean euroa onartuko duten uste osoa azaldu du. Horren harira, moneta bakarrak euroguneko herrialdeak egonkortu dituela eta Europako Banku Zentralari esker krisiari aurre egin diotela azpimarratu du.

Halaber, bere gobernuak bihar defizita jaisteko herstura ezaugarri duen plana eta Gizarte Asegurantzako aldaketak onartuko dituela iragarri du. Horrela, egonkortasun ituna bete arte defizita jaistea du xede.