Ekonomia
Izendapena
Rodrigo Rato, Caja Madrid aurrezki-kutxako presidentea aho batez
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsako zuzendari ohia Caja Madrid aurrezki-kutxako presidente izango da datozen sei urteetan, eta Miguel Blesa ordezkatuko du.
Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidetendorde ohia eta Ekonomia ministro ohia Caja Madrid aurrezki-kutxako presidente izendatu dute gaur. Espainiako bigarren kutxa da Caja Madrid. Administrazio-kontseiluak aho batez erabaki du izendapena.
Gainera, Jose Manuel Fernandez Norniella (PP), Virgilio Zapatero (PSOE) eta Jose Antonio Moral Santin (IU) hiru presidenterodeak izango dira.
Nazioarteko Diru Funtsako zuzendari ohia Caja Madrid aurrezki-kutxako presidente izango da datozen sei urteetan, eta Miguel Blesa ordezkatuko du. Blesa 1996ko irailean izendatu zuten presidente.
Hauteskunde prozesu luzea
Ratoren izendapenarekin Caja Madrideko 300 urteetan izan den hauteskunde prozesu luzeena eta polemikoena amaitu da. Blesa ordezkatu behar zuen lagunak desadostasunak sortu ditu Alderdi Popularrean.
Finantza-entitateak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez, Caja Madrid erakunde sendo, kaudimendun eta errentagarria dela esan du Ratok, eta datozen urteetan Espainiako finantza-sisteman paper erabakigarria izango du.