Gizartea
Hondakin nuklearrak
Sei herri, hilerri nuklearra hartzeko prest
Erredakzioa
Lasterketa nuklearra hartzeko bat egin duen azken herria Zarra (Valentzia) izan da.
Sei herri daude jada Estatuan hondakin nuklearren hilerria hartzeko prest, hautagaitzak aurkezteko epea amaitzeko bi egun geratzen diren honetan.
Lasterketa nuklearrarekin bat egin duen azken herria Zarra (Valentzia) izan da. Haren hautagaitza bart onartu du Udalak, Juan Jose Rubio alkateak ezustean deitutako saio batean.
Premia handiz deitutako saioan, alkate indepenteak eta bere alderdiko (Zarrako Hautesleen Taldea) lau zinegotziek bozkatu dute alde. Gainera, aurkako boto bat eta abstentzio bat ere izan dira.
Zarra 534 biztanle dituen herria da, eta albokoan (Cofrentes) zentral nuklear bat daukate.
Duela urte batzuk, bertan hondakindegi bat egitea aztertu zuten, baina alkateak errefusatu egin zuen.
Zarrarekin batera, beste bost herri daude lehian: Santervas de Campos eta Melgar de Arriba (Valladolid), Asco (Tarragona), Yebra (Guadalajara) eta Villar de Cañas (Cuenca).