Itxi

Gizartea

Aitzindaria

Italia 3-Dko pornografiarekin ausartuko da

Erredakzioa

Brass zuzendariak adierazi duenez, pelikula hau 3-D teknologia erabilita egiten den lehenengo pelikula pornografikoa izango da. Horretaz gain, Italian 3-Dn egiten den lehenengo filma ere izango da.

Tinto Brass italiar zuzendariak 3-D teknologia erabiliz egiten den lehenengo pelikula grabatuko du, The Hollywood Reporter aldizkariak argitaratu duenez. Brass zine pornografikoa egiteagatik ezaguna da.

Brassek 76 urte ditu eta "Caligula" izeneko pelikula pornografikoa egin zuen Gore Vidal gidoigilearekin batera. Filmean erromatar enperadorearen bizitza kontatzen da. Zuzendariaren ustez, une egokia da filme pornografikoak 3-Dn egiteko.

Brassek adierazi duenez, pelikula hau 3-D teknologia erabilita egiten den lehenengo pelikula pornografikoa izango da. Horretaz gain, Italian 3-Dn egiten den lehenengo filma ere izango da.

"Alde batera utzitako proiektu batekin jarraituko dut" azaldu du zinemagileak "Caligula" enperadorearen filmeari buruz. Izan ere pelikula 1979an estreinatu zen eta zentzura pairatu zuen hainbat herrialdetan.

Errealizadoreak adierazi duenez, laster gidoia idazten eta aktoreak aukeratzen hasiko dira. Ekainean hasiko dira pelikula grabazioarekin.