Gizartea
Laguntza tekniko faltsua
Bizkaiko Uren Patzuergoaren izenean iruzurra egiten ari dira
Redacción
Ezkerraldean eta Durangaldean egiten ari dira zerbitzu faltsuak, 90 eta 160 euro artekoak.
Bilbo-Bizkaiko uren Patzuergoak bere izenean egiten ari diren iruzurrez ohartarazi du, alegia, konponketa faltsuak eta azterketak diru ordez egiten ari dira, Ezkerraldean eta Durangaldean.
Iruzurgileek azterketa faltsuak egin dituzte Ezkerraldean, hainbat etxebizitzatan, eta eurek sorrarazitako ihesak ere konpondu dituzte. Hori dela eta, erabiltzaileek 90 eta 160 euro arteko diru kopuruak zerbitzuen truke ordaindu dituzte. Durangaldean, ordez, iturrietan emaria mozteko hainbat gailu saldu dute.
Bizkaiko Uren Patzuergoak erabiltzaileei gogorarazi dienez, eurek ez dute horrelako lanak egiten eta ez dute inoiz dirutan kobratzen