Itxi

Gizartea

Ordubete baten buruan

Bonba abisu faltsu baten ustezko egilea atxilotu dute Cascanten

Erredakzioa

Atxilotua herri nafarreko auzotarra da, 40 urte ditu eta ez dauzka aurrekari penalak.

Ordubete baten buruan, Nafarroako Poliziak bonba abisu faltsu baten ustezko egilea atxilotu du Cascanten (Nafarroa); atxilotua (40 urte) bertakoa da eta ez dauzka aurrekari penalak.

Nafarroako Gobernuaren arebera, goizeko 9:30 aldera Nafarroako Poliziaren Koordinazio Zentroak gizon heldu baten deia jaso du: "Cascanteko Foruen plazan eta bertako bankuetan hainbat lehergailu jarri ditugu. Gora Errepublika!".

Deia jaso ostean, Guardia Zibila eta beste hainbat polizia etorri dira eta plaza hesitu dute.

Deiaren zenbakiaren jatorria aztertu eta gero, gizonarekin eman dute eta bere etxean atxilotu dute, Cascanten.

Dei guztiak ezabatu ditu

Behin ustezko egilearen etxera helduta, gizonak (L. A. V. S. ) dei guztiak ezabatu zituen aurretik.

Nafarroako Poliziak beharrezko egiatzpenak egin eta gero, 10:25ean atxilotu dute.