Mundua
Mauritania
Atxilotu bat boluntarioen bahiketarekin lotura duelakoan
Erredakzioa
Bahitutakoa Bu Uld Ueimar da, Mauritel telekomunikazioko guarda. Ueimar ostegunean bahitu zuen Gendarmeriak hiriburutik 100 bat kilometrotara eta gaur Nuakchotera eraman dute galdeketa egiteko.
Mauritaniako Gendrameriak gizon bat atxilotu du Nuadibu (Mauritania Iparraldea) eta Nuakchot elkartzen dituen errepidean, herrialde horretan bahitutako hiru boluntario katalanen kasuarekin harremana izatea leporatuta.
Bahitutakoa Bu Uld Ueimar da, Mauritel telekomunikazioko guarda. Ueimar ostegunean bahitu zuen Gendarmeriak hiriburutik 100 bat kilometrotara eta gaur Nuakchotera eraman dute galdeketa egiteko.
Albert Vilalta, Alicia Gamez eta Roque Pascual boluntarioen bahiketaren kasuaren operazioaren barnean kokatzen da atxiloketa hau.
Mauritaniako poliziak hamaika lagun atxilotu ditu azken egunetan estatuaren iparraldean, terrorismoaren eta drogen trafikoaren kontrako operazioetan.