Gizartea
Erasoa
Bost atxilotu Barakaldon neska bati eraso egin eta lapurtzeagatik
Erredakzioa
Erasoa 03:30ak aldera gertatu da Barakaldoko diskoteka baten aurrean. Lagun talde baten laguntzari esker lortu du biktimak, erasotzaileengandik aldentzea.
Sestaoko ertzain-etxeko agenteek bost gazte (17 eta 18 urte bitarteko hiru mutil eta neska bi) atxilotu dituzte gaur goizaldean Barakaldon indarkeria erabiliz lapurretan egiteagatik.
Erasoa 03:30ak aldera gertatu da Barakaldoko diskoteka baten aurrean. Neska bat lagun talde batengana hurbildu da zigarro bat pizteko su eske. Salaketan jasotako datuen arabera, gazteak, neska iraintzen hasi dira eta berehala, eraso egin diote.
Bat-batean, poltsa kendu berri ziotela jabetu da biktima eta ihes egiten saiatu da. Hortaz, erasotzaileek bultza egin diote eta lurrera bota ostean, ostikoka hasi zaizkio. Handik gutxira, beste lagun talde bat hurbildu da neskari laguntzeko eta horrela lortu du biktimak, erasotzaileengandik aldentzea.
Gertatutakoaren berri izan bezain laster, Ertzaintzako hiritarren segurtasunerako patruila batek erasoaldiaren ustezko bost egileak (17 eta 18 urte bitarteko hiru mutil eta bi neska) identifikatu eta, indarkeria erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta atxilotu dituzte agenteek.