Ekonomia
Davosen
Trichet: "Ezin diogu birritan krisi ekonomikoari aurre egin"
Erredakzioa
Munduko Ekonomia Foroan egindako hiltzaldian, Europako Banku Zentraleko presidenteak adierazi duenez, "finantza-sistema iraunkorrena egiteko beharra dugu".
Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak "izan dugun bezalako krisi ekonomiko bati ezin diogula birritan aurre egin" adierazi du.
Davosen (Suitza) egin duten Munduko Ekonomia Foroan egin duen hitzaldian, "aurrekoa baino finantza-sistema indartsuagoa egitera behartuta" gaudela azpimarratu du Trichetek.
Europako Banku Zentraleko presidenteak Europan erreforma batzuk martxan jarri dituztela esan du ere begiraleen arteko koordinazioa hobetzeko, Europan finantza gainbegiratzea nazionala baita.
Trichetek G20ak, Finantza Egonkortasun Kontseiluak eta Basileako Batzordeak finantza-sistema berria erregulatzeko egin dituzten aurrerapenak nabarmendu ditu.