Politika
Polizia operazioa Ondarroan
Atxilotutako bost ustezko ETAko kideak kartzelan sartu dituzte
Erredakzioa
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak amaitutzat jo du ETAren kontrako operazioa. Ondarroako Ertzaintzaren komisaldegiaren kontrako atentatua leporatu diete.
Iragan asteartean Bizkaian eta Gipuzkoan atxilotu zituzten bost ustezko ETAko kideak kartzelan sartu dituzte Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean.
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzak amaitutzat jo du ETAren kontrako operazioa Ondarroan.
Operazioan zazpi lagun atxilotu dituzte eta droga-trafikoa ere leporatu diete.
Bakearen Aldeko Koordinakundearen manifestazioan parte hartu baino lehen, asteartean atxilotutako bost lagunak Auzitegi Nazionalera bidali dituztela azaldu du Rodolfo Aresek.
Ondarroako Ertzaintzaren komisaldegiaren kontrako atentatua leporatu diete, beste eraso batzuez gain: telebista errepikagailu baten, AHTren eta Amenabar enpresaren kontrakoak.
Herrizaingo sailburuaren ustez, bost atxilotuak kartzelan sartuko dituzte Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean.
Atxilotutako beste bi lagunen inguruan, komando berdineko kideak direla eta hurrengo egunetan epailearengana eramango dituztela azaldu du Aresek.
Aresen arabera, operazio horretan "bonbak fabrikatzeko hainbat materiak aurkitu" dute, "ikertzen jarraitu behar den" material informatikoaz gain. "Talde horrek drogekin erlazionatutako ekintzak egiten" zituela ere azpimarratu du Herrizaingo sailburuak.
Ez dute informaziorik eman atxilotuakoei kendutako drogen mota edo kopuruari buruz.