Gizartea
10 hilabete
Babestu behar zuen emakumeari estortsioa egin dio polizia batek
Erredakzioa
Agentea tratu txarrak pairatzen zuten emakumeen saileko arduraduna zen. 18.000 euro eskatu zizkion biktimari dibortzioaren epaiketan bere aurka deklaratuko zuela mehatxatuz.
Auzitegi Gorenak 10 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio tratu txarrak pairatzen zituen eta babestu behar zuen emakume bati estortsioa egiteagatik, Almerian.
Agenteak 18.000 euro eskatu zizkion eta dibortzioan bere kontrako adierazpenak egingo zituenaren mehatxupean.
Inspektorea tratu txarrak pairatzen zuten emakumeen saileko arduraduna zen, Almeriako komisaldegian.
Epaiaren arabera, emakumeak tratu txarrengatik bere senarra salatu zuen eta emakume horiek babesteko programan sartu zuten inspektore horren ordezkaritzan. Agenteak dirua eskatu ohi zion 2005. urtean zehar eta emakumeak eman egiten zizkion.
Inspektoreak emakumeak bere etxea salduko zuela jakin zuenean, 18.000 euro eskatu zizkion eta dibortzioaren epaiketan bere aurka deklaratuko zuela mehatxatu zuen, seme-alabak galduko zituela adieraziz.
Auzitegi Gorenak estortsio delitua leporatu dio.