Itxi

Gizartea

Gainezkatze arriskua

Kadagua ibilguaren mugaraino hurbiltzen ari da Gueñesen eta Sodupen

Erredakzioa

Gueñeseko Pertxeta auzoko herritarrak arriskuaren jakinaren gain jarri dituzte ibaiaren ertzera hurbildu ez daitezen. Ulibarriko urtegia husten hasi dira ere.

Kadagua ibaia bere ibilguaren mugaraino hurbiltzen arida Gueñes eta Sodupe inguruan, euriteen ondorioz. Prezitipazioek ere Ulibarriko urtegia hustera behartu dute, Araban.

EAEko larrialdietako zerbitzuak zenbait ibaien ertzak zaintzen ari dira Bizkaian eta Gipuzkoan.

Gueñeseko Pertxeta auzoko herritarrak arriskuaren jakinaren gain jarri dituzte arratsaldean, eta segurtasuna mantentzeko ibaiaren ertzera ez hurbiltzea gomendatu diete.

Getxoko Polizia Gobela ibaia zaintzen ari da, uholdeak eragin ditzakeen zenbait eremutan, baina oraingoz ez da ibaiaren inguruko auzokideak kaleratzea beharrezkoa izan.

Araban Ulibarriko urtegia Zadorra ibaian husten hasi dira, 30 metro kubiko ur segundo bakoitzeko isuriz.

Herrizaingo sailak adierazi duenez, hurrengo 24 orduetan ibaiak kontrolatzen jarraituko dute euriteek jarraituz gero.