Gizartea
'Munduko zirko handia'
Elefante batek hezitzailearen hanka zapaldu du saio batean
Erredakzioa
Emakumea, 40 urteko belgikarra, La Paz Ospitalera eraman dute Madrilen, hanka apurtuta duela, egoera larrian.
''Munduko zirko handiko'' hezitzaile bat zauritu egin da elefante batek hanka zapaldu dionean saio batean Madrilen.
''Munduko zirko handia'' Madrilgo Fuencarral-El Pardo distrituan dago ezarrita egun hauetan eta emakumea elefanteekin zegoen bitartean, 5 tonako animalia batek oreka galdu eta bere hankaren gainean jausi da.
Emakumea belgikarra da eta 40 urte ditu eta La Paz Ospitalera eraman dute egoera larrian.
Zirkoko zuzendariak adierazi duenez, zirkoan lan egiten duten guztiek jasaten duten arriskua da hori.
Gertakariaren ostean, emakumearen lagunek saioarekin jarraitu dute normaltasun osoz.