Beste kirolak
Melbourneko bere 4. titulua
Tenisa: Federerrek Murray gainditu du Australiako Irekiko finalean
Erredakzioa
Federerrek ez du aurreneko bi setetan arazorik izan. Murray azkenengoan suspertu da, baina "tie-break" ikaragarri batean suitzarra izan da nagusi berriro ere (6-3, 6-4, 7-6(11)).
Roger Federerrek Britainia Handiko Andy Murray gainditu du Australiako Irekiko finalean (6-3, 6-4, 7-6(11)) munduko tenislari onena dela erakutsiz. Erabat nagusitu da suitzarra eta Melbourneko bere laugarren titulua eskuratu du (2004, 2006 eta 2007).
Federerrek ez du aurreneko bi setetan arazorik izan. Murray azkenengoan suspertu da, baina "tie-break" ikaragarri batean suitzarra izan da nagusi berriro ere. Australiakoarekin 16 sari nagusi batu ditu: Wimbledon (6), AEB (5), Australia (4) eta Roland Garros (1).