Itxi

Bitxikeriak

Arau berria

Debekatuta pijamarekin erostea

Erredakzioa

Supermerkatuen sarreran kartel bat jarri dute: "Zapatak erabiltzea ezinbestekoa da eta ezin da ospakizun berezietarako arropa eraman".

24 urteko gazte bat famatu egin da supermerkatura pijamarekin joateagatik. Britainia Handiko hainbat hedabidek Elaine Carmodyren argazkia argitaratu dute.

Carmodyk erosketak egitera pijamarekin joateko ohitura du eta ez du ulertzen zergatik egun batean ez zioten tabakoa saldu kaleko arropa ez eramateagatik.

"Kirola egiteko arroparekin erosketak egin ahal badira, zergatik nahiz eta zure diruarekin joan pijamarekin bazoaz ezin duzu erosi?", kritikatu du gazteak.

Tesco Supermerkatuen sarreran kartel bat jarri dute: "Zapatak erabiltzea ezinbestekoa da eta ezin da ospakizun berezietarako arropa eraman".

"Ez gara diskoteka bat eta ezin dugu erabaki bezeroek ze arropa eraman behar duten, baina jendea pijamarekin edo etxeko batarekin ez etortzea eskatzen dugu", esan du Tesco supermerkatuko bozeramaile batek.

Liverpoolen emakumeak kaletik pijamarekin joatea debekatzea helburu duen ekimena martxan jarri dute eta jada 10.000 sinadura baino gehiago lortu dituzte.