Politika
Sabino Arana Sariak
Ibarretxe, bere agintaldiaz: "Egin behar nuena egin nuen"
Erredakzioa
Hala adierazi du Sabino Arana golardoa jaso ostean. Gainerako saridunak Manuel Elkin Patarroyo, Reala, Inma Shara zuzendaria, arrantza sektorea eta Altuna y Uria enpresa izan dira.
Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak Sabino Arana Saria jaso du Bilbon, bere alderdiaren eta berarekin batera Eusko Jaurlaritzan egon ziren kontseilarien babesarekin.
Beste saridunak Manuel Elkin Patarroyo zientzilaria, aurten mendeurrena ospatzen duen Reala futbol taldea, Inma Shara orkesta zuzendaria, arrantza sektorea eta Altuna y Uria enpresa izan dira.
Sarituek eskaini duten prentsa aurrekoan Ibarretxek ez du politaren inguruko galderarik erantzun, "gau ez da horretarako eguna, horri bihar erantzungo ditut iritzi artikuluetan", esan du Ibarretxek. Izan ere, bihar Eusko Jaurlaritzak Estatutu Politiko Berria babesteko Kongresuan izan zuenetik bost urte beteko dira.
Deiak aurreratu duenez, PSE eta PP "gizartea lokartu" nahi dutela esan du lehendakari ohiak eta 2011tik aurrera euren paktua aldundietara eta udaletara ere luzatuko duten mehatxua dago.
Ibarretxe lehendakaria zenean berarekin egon ziren kontseilariei luzatu die saria. Horretaz gain, jeltzaleari "harrigarria" iruditzen zaio "esker ona kanpoan dagoela" heltzea. "Lehendakaria nintzenean maitasuna sentitu nuen, baina irainak eta deskalifikazioak ere".
"Euskaldun umil bat naiz eta nire herrialdeagatik egin nuen lana eskertzen didate, nik egin beharrekoa soilik egin nuen", adierazi du Ibarretxek.
Manuel Elkin Patarroyo
Ibarretxez gain, beste saridunak egon dira, tartean Manuel Elkin Patarroyo zientzilaria. Pataroyok malariaren kontrako txertoa asmatu zuen duela 23 urte eta gaixotasun honen kontra borrokatzeko eman zuen txertoa inolako irabazirik lortu gabe. Patarroyok Munduko Osasun Erakundea (OMS) kritikatu du A Gripearen kontrako txertoekin "politizatu duelako".
Inma Shara
Inma Shara orkesta zuzendariak "nire herrian profeta izatea" eskertu du. "Gaur Inmaculada Saratxaga naiz, euskalduna eta arabarra izateagatik harro nago", adierazi du.
Reala
Jokin Aperribay Realeko presidenteak talde donostiarrak hainbat kirol talde dituela gogorarazi du, atletismoa edo hockeya tartean, baina "gipuzkoarrak batzen dituena futbola da", esan du.
"Bigarren mendeurrenaren lehenengo orrialdea" lehen mailara itzultzea izango dela itxaropentsu agertu da Aperribay eta "une latz honetan" erakunde, hartzekodun eta jokalarien laguntza eskertu du.
Arrantza sektorea
Iñaki Zabaleta Bizkaiko arrantza-kofradiaren presidenteak jaso du euskal arrantza sektoreak lortutako saria. Bestalde, Argi Galbarrituk Alakranaren kapitainaren arrebak bahiketa iraun zuen bitartean jasotako laguntza eskertu du.
Altuna y Uria
Fernando Lucas Altuna y Uria enpresaren gerenteak adierazi duenez, sektorean krisia egon arren "ilusioa" izaten jarraitzen dutela esan du. ETAk 2008an hil zuen Inaxio Uria izan zen enpresaren sortzaileetako bat.