Itxi

Athletic Club

Porrota Espanyolen kontra

Gurpegi (Athletic): "Gehiago eskatu behar diogu gure buruari"

Haritz Gallastegi

Lezama

Presioan makal eta neurketari buelta emateko gaitsun barik dabil Athletic azken jardunaldietan.

Urtarrila ez da hilabate ona izan Athleticentzat. Bost partidatan lau puntu baino ez ditu eskuratu Caparrosen taldeak. Real Madrilen kontra eskuratutako garaipenak oihartzun handia izan zuen, baina gainerako lau neurketetan makal aritu da talde zuri-gorria.

Ezin daiteke esan emaitzak ez direnik merezitakoak izan. Atzo, estu eta larri ari den Espanyolen kontra, Athletic izan zen edipurdiko maila duen talde baten maila eman zuena. "Ez dago aitzakiarik. Jokoa eskasa izan zen eta emaitza ere bai. Autokritika egin behar dugu. Ez genuen presioa egiterakoan asmatu. Zalantza egin genuen aurkariaren bila joaterako orduan", esan du Ander Iturraspek.

Carlos Gurpegik behin baino gehiagotan aipatu du presioa dela Athleticen ibilbide onaren arrazoi nagusketako bat. Horregatik, Real Madrilen kontra jokatu aurretik presioa landu behar zutela esan zuen. Gaur gogorragoa izan da zuri-gorrien lanarekin. "Gehiago eman behar dugu. Asko aro zaigu kostatzen neurketei buelta ematea".

Lan saioari dagokionez, Iraola, Ustaritz, Iraizoz, Gurpegi eta Yeste ez dira taldekideekin entrenatu. Arazo fisikoak dituzte.