Itxi

Gizartea

Galdeketa

Boto-emaileen % 98k ezetz esan diote goi tentsioko lineari

Erredakzioa

Arabako eta Nafarroako 24 herritan erroldatutako biztanleen erdiak baino apur bat gehiago parte hartu du eraikuntzaren kontrako Plataformak antolatutako galdeketan.

Hautesleen % 98,92k uko egin dio Gasteiz eta Muruarte artean Espainiako Sare Elektrikoak eraiki nahi duen goi tentsioko lineari.

Goi tentsioko linea horren aurkako Plataformak galdeketa bat egin du egitura hori zeharkatuko dituen herrietako batzuetan. Araba eta Nafarroako 24 herritan erroldatutako 4.490 biztanleetatik 2.313k parte hartu dute galdeketan, hau da, % 51,51k.

Galdeketa egiteko ez dituzte udal-lokalak erabili udaletxeekin izan daitezkeen arazo legalak ekiditeko.

Asteazkenean galdeketaren emaitzak ezagutzera emango dituzte, Plataformak hautesleen izenak erroldako biztanleekin parekatu ostean, irregulartasunak saihesteko.

Plataformaren arabera, Sare Elektrikoaren proiektua zeharkatuko dituen herrien ingurugiroan, paisaian, osasunean eta garapen ereduan kalte handiena egingo duena da.

Eusko Legebiltzarrak ere ukatu egin du proiektu hori, PSE ez ezik, beste talde guztien botoekin.