Itxi

Mundua

Normaltasunera itzuliz

Haitiko kaltetu gabeko tokietako eskolek ateak irekiko dituzte gaur

Erredakzioa

Puerto Principeko ikasleak bi hilabete inguru itxaron beharko dute klaseetara itzultzeko. Granadako Unibertsitateak identifikazio genetikoen programa bat garatu du umeen trafikoari aurre egiteko.

Richter eskalan 7,3 graduko indarra zuen lurrikara batek Puerto Principe, hegoamerikako herrialde txiroenaren hiriburua, suntsituta utzi eta 20 egunetara, Haitiko gizartea pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzultzen ari da.

Herrialdeak burua altxatzen ari den seinale, iragan urtarrilaren 12ko lurrikarak kaltetu ez zituzten zonaldeetako eskolek ateak berrirekiko dituzte gaur.

Puerto Principeko ikastetxeei dagokionez, Joel Desrosiers Jean Pierre Hezkuntza Nazionaleko eta Lanbide Heziketako ministroak, hiriburuko eskolak bi hilabete inguruko epean irekiko zituztela aurreratu zuen aurreko asteartean,. Klaseen hasiera baina, atzeratu liteke aurretik Ministerioko funtzionarioek eta laguntza humanitarioko zenbait agentziek eraikinen egoera ebaluatu behar dutelako.

Eskolak erraustu zituen eta umeen eta irakasleen heriotza eragin zuen lurrikarra baino lehen, Haitiko ikasketa sistema ez zen eraginkorra. Bere bederatzi milioi biztanleen % 47 ez daki irakurtzen edo idazten.

Umeen trafikoari aurre eginez

Atzo hamar estatubatuar atxilotu zituzten 33 adingabe Haititik legez kanpo ateratzen saiatzeagatik. Granadako Unibertsitateak identifikazio genetikoen programa bat garatu du eta 12 herrialdetako 230 adingabe zeintzuk ziren jakitea baimendu du. Sistema berri honek umeen legez kanpo ateratzea oztopatzea du xede.