Ekonomia
Hazkundea
Autoen matrikulazioa %18,1 hazi da urtarrilean
Erredakzioa
Dena dela, sektoretik ohartarazi dute azken hilabeteetako hazkunde joera moteltzen hasi dela.
Urtarrilean 70.130 auto matrikulatu zituzten Espainiako Estatuan, hots, iazko hilabete berean baino %18,1 gehiago, garai hartan 59.385 auto izan baitziren, ekoizleek gaur informatu dutenez.
Urteko lehen hilabetean, sektoreak hazkunde joerari eutsi dio, autoak erosteko Espainiako Gobernuak 2000E Planaren baitan emandako diru-laguntzen ondorioz.
Nolanahi ere, ekoizleek ohartarazi dute hazkundea moteltzen hasi dela, zenbait erkidegotan oraindik ez baitute zehaztu nola egingo duten bat aipatu planarekin.
EAEko datuak
Euskal Autonomia Erkidegoan, hazkundea %16,34koa izan da, 3.308 auto matrikulatu baitituzte.
Orotara, Espainiako Estatuko matrikulazioen %4,7 Euskadin izan dira.