Itxi

Bitxikeriak

Gertakaria

Jostailuzko triziklo bat "era ausartegian" gidatzeagatik salatua

Erredakzioa

Gidaria "abiadura handiarekin" eta argirik gabe aldapa bat jaisten ari zela esan dute agenteek.

Triziklo bat "era ausartegian" gidatzeagatik pertsona bat atxilotu dute Guardia Zibileko agenteek. Ezbeharra Sevillako Tomares herrian izan da eta agenteek adierazi dutenez, gidaria aldapa "abiadura handiarekin" jaisten ari zen.

Guardia Zibilak adierazi duenez, gertakaria gaur gauerdian izan da. Bertatik patruilatzen ari zirenean identifikatu ezin izan zuten zarata arraro bat entzun dute. Gerturatzerakoan, soinua aldapa jaisten ari zen argirik gabeko triziklo batek egiten zuela ikusi dute.

Agenteek trizikloaren gidaria geldiarazi dute, izan ere, trizikloa "katalogatu gabeko ibilgailutzat jo" dute. Gainera, gidariari identifikatzeko eskatu diote eta, horren ostean, "era ausartegian" gidatzeagatik salatu dute. Jostailu batekin ibiltzeaz gain, argirik gabe joateagatik bere bizitza eta ingurukoena arriskuan jartzea leporatu diote.