Teknologia
Estatuko datuak
Internauten % 55ek egunero erabiltzen dituzte sare sozialak
Erredakzioa
Interneten ibiltzen direnen artean, %81k kontua dauka sare sozial batean (iaz datu hau %45ean kokatu zen).
Estatuko internauta gehienak (%55) egunero sartzen dira sare sozialetan, nahiz eta irekita dauden kontuen %45 erabiltzen ez diren, Sare Sozialen Behatokiak gaur jakinarazitako datuen arabera.
Erabiltzaileen % 80 astean behin erabiltzen dituzte sare sozial horiek. Interneten ibiltzen direnen artean, %81k kontua dauka sare sozial batean (iaz datu hau %45ean kokatu zen).
Datuen aldetik, Facebookek eta Tuentik emaitzarik hoberenak izan dituzte azken urtean. Beste batzuk, ordea, jaitsiera handiak pairatu dituzte 2009an.
Facebook eta Tuentiren kasuetan, urte bakar batean erabiltzaileak bikoiztu egin dituzte: %13tik %64ra Facebookek eta %12tik %33ra Tuentik. Bestalde, Fotolog, Hi5 eta Myspace moduko orriek jarraitzaile ugari galdu dituzte.