Gizartea
4.600 euroko isuna
Takografoa euskaraz eramateagatik isuna jarri diote kamioilari bati
Erredakzioa
Datak zuzen idatziak daude, baina euskaraz (urtea/hilabetea/eguna). Hori dela eta, "erregistro orrien faltsutzea" egotzi dio Guardia Zibilak.
Joan den irailean Jaengo Guardia Zaibilak 4.601 euroko isuna jarri zion garraiolari euskaldun bati kamioiko takografoaren datak euskaraz idazteagatik, Hiru garraiolarien sindikatuak salatu duenez.
Irailaren 15ean Guardia Zibilak kamioilaria gelditu zuen Jaenen, takografoaren (gidatze eta atseden denborak kontrolatzen dituen tresna) datuak ondo zeudela ziurtatzeko, sindikatuak argitaratutako agirian azaltzen dutenez.
Kamioilariak takografoaren diskoak aurkeztu zizkien; bertan, datak zuzen idatziak zeuden, baina gazteleraz (eguna/hilabetea/urtea) baino euskaraz (urtea/hilabete/eguna) idazten diren moduan.
Gizonak "erregistro orriak faltsutu" (salaketan jasotzen den bezala) zituela uste du Guardia Zibilak, Hiruren hitzetan.
Kamioilariak salaketaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du, baina Andaluziako Herri-Lanetako eta Garraioko Kontseilaritzak Guardia Zibilaren salaketa bermatu du eta ez du errekurtsoa onartu.